Martxoaren 15ean Korrika Txikin parte hartu genuen!
Ze ongi pasatu genuen!!
Hona hemen argazki polit bat!
Datorren ostiralean, goizeko zazpiak aldera KORRIKA pasatuko da Irurtzunetik, eta egun berezi hau prestatzen hasi behar gara….
Hasteko, hona hemen, Esne Beltza taldeak egindako “BAGOAZ” abestiaren bideoklipa!!
Web orria ere bisitatu dezakezue….
Otsailaren 9an inauteriak ospatu genituen, hona hemen desfilera joan aurretik atera genituen argazki polit batzuk!!!
Otsailaren 9an inauteriak ospatu genituen eta ondoren, opor luzeak izan ditugu! Ongi etorri zaizkigu indarrrak berritzeko!
Orain, beste gai berri batekin hasi gara, mapakin aritzen ikasiko dugu, orientazio arauak ematen…hasi bakarrik egin gara eta jadanik bota ditugu barre batzuk, ezta?
Kontatuko dizuegu egunotan egingo ditugun ekintzak!
Datorren astean Santa Agueda bezpera datorrela eta abesti hau ikasten ari gara. Hona hemen aurkitu dugun bideo bat eta letra:
Letra:
1. Zorion, etxe hontako denoi! Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz. |
2. Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratu deguna. Santa maitea gaur hartu degu gure bideko laguna. Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. |
3. Siziliako uharte ederrak emana digu lorea. Han jaio baitzan gure Ageda, zorioneko gaztea. Txikitatikan gogoz hartu zun Jesukristoren legea. Maitasun honek ekarri zion bihotzeko poz betea. |
4. Edertasunez jaunak apaindu zuan Ageda gaztetan. Haren begiak izar bi ziran, aurpegi gozo haretan. Gizon gaiztoen grina zitalak esna zitzakeen benetan. Laster izutu zen Kintziano Agedaren ederretan. |
5. Agedak bere maite bakarra Jesus aukeratu zuan. Horregatikan beste maiterik ez zan harentzat munduan. Kintzianoren eske guztiak arrez baztertu zituan. Baina agintarik gaizto harek kristautzat salatu zuan. |
6. Emakume gaizto baten mende, sartu zuten giltzapean, Agedaren bihotz garbi hura zikin ote zezakean. Alperrik baina ahalegindu zen andre lizuna lanean. Honek esanak ez ziran sartu Agedaren bihotzean. |
7. Amorru biziz oinutsik jarri dute Ageda zintzoa, txingar gorien gainean gero ibilarazi gaixoa. Ondoren, bular bat ebakita, uzten dute urratua. Baina Jainkuak bihurtu zion gau hartan bular mindua. |
8. Alperrik gizon gaiztoak zuten oinazez erdi hilik utzi. Jesukristoren maitasun hartan ez zuna inola etsi. Otoi gozotan gogoa isuriz mundu hontatik ihesi, zeruetako zori ederra betiko zun irabazi. |
Mendi tontorrak elurrez zuri, atai aldean laiotza. Etxe hontako nagusi jaunak, urrezkoa du bihotza. Santa Agedak kendu digu gaur eskean hasteko lotsa, dirurik ez bada, berdin zaigu gizendutako bildotsa. |
Zelai erdian loreak argi, larros, krabelin ta lili. Etxe hontako etxekoandreak Ama Birjina dirudi. Etxe hontako urdaiazpiko asko, kakotik zintzilik, ta lukainka gorriak ugari poltsa betetzeko guri. |
Aurreko sarreran kontatu geniezuen bezala, Nafarroako inauteriekin gabiltza lanean. Gaiari buruz ikasten ari garena, mural batean islatzea pentsatu dugu, non herri ezberdinetako inauteriak agertuko diren, pertsonaii buruzko informazio eta argazki edo marrazkiarekin.
Hona hemen, egun hauetan egindako lanaren parte:
Nafarroako herri askotan inauteriek garrantzi handia dute, beraz, ondorengo asteetan, gai honen inguruan aritzea pentsatu dugu, gure kultura hobeto ezagutzeko asmoarekin.
Herri ezberdinetako (Ituren-Zubieta, Altsasu, Lantz, Irurtzun…) inauterien berezitasunak eta pertsonaiak ezagutzea izango da gure helburua.
Gaira hurbiltzeko ondorengo web orria erabiliko dugu:
Hona hemen zenbait bideo…
LANTZ
ALTSASU
ITUREN-ZUBIETA
Opor luze hauetan, oso ongi pasatu ondoren…hemen gatoz bueltan…indarberriturik!!!
Gure azken klase egunean, Abenduaren 21ean, Olentzeroren bisita izan genuen, hone hemen argazki batzuk….
Aurretik argitaratu genituen gure autobiografiak baina ez direnez ongi ikusten ondorengo aurkezpena prestatu dugu: