Abenduaren 21ean Olentzeroren bisita izango dugu eta egun horretarako, besteak beste, ondorengo abestia ikasten ari gara:
http://www.youtube.com/watch?gl=ES&hl=es&v=hLP6xWCanCw&noredirect=1
Abenduaren 21ean Olentzeroren bisita izango dugu eta egun horretarako, besteak beste, ondorengo abestia ikasten ari gara:
http://www.youtube.com/watch?gl=ES&hl=es&v=hLP6xWCanCw&noredirect=1
Jolasen arauak idazten ikasi ondoren, AUTOBIOGRAFIA gaiarekin hasi ginen.
Hona hemen egin ditugun lanak:
Bihar Abenduaren 5ean, gure eskolan, EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugu!
Egun berezi honetarako, Lehen Hezkuntzako 2. zikloko A ereduko bi taldeak batu gara: 3A eta 4A.
Aldapeko sagarraren kantua abestuko dugu, koreografia txiki batekin lagunduta eta gainera, batzuk txirula ere joko dute.
Hona hemen gure abestia:
Letra:
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?
Ondorengo egunetan, kontatuko dizuegu nola atera zaigun!
Ikasturte hasieran, jolasen arauak idazten ikasi dugu, horretarako zenbait jolas erabili ditugu partxisa, ahatearen jolasa…
Kasu honetan, taldeka aritu gara, hona hemen egin ditugun lanak.
Kaixo guztioi!
Irurtzungo A ereduko 4. mailako ikasleak gara eta EUSKARAZ BIZI blog honen bitartez, euskerako irakasgaian egiten ditugun lan eta jardueren berri eman nahi dizuegu.
Hasteko, ondorengo egunetan, orain arte egindako lanen berri emango dizuegu!!!