Napoleonaren heriotzaren arrazoia misterio bat da.
Hainbat teoria garatu dituzte zientzialariek, adibidez, artsenikoa hartu zuela edo botika gehiago hartzeagatik hil zela. Zuricheko (Suitza) Unibertsitateko zientzialari batzuek, ordea beste teoria asmatu dute.
Napoleonek bere azken sei urteetan erabilitako prakak aztertu ondoren, eta guztira 12 praka aztertu zituzten, hadienek 110 zentimetro zituztela ikusi zuten eta hil aurretik erabilitakoek, berriz, 98 zentimetro.
Napoleonek pisu asko galdu zuen (sei hilabetetan 15 kilo galdu zituen). Ikelarien ustez, Napoleon urdaileko minbiziaz jota hil zen.
EKINTZAK
- Testu hau irakurrita, hiztegia erabiliz honako hitz hauek bilatu behar dituzu. Ondoan, edo paper aparte batean esanahiak idatzi behar dituzu:
- Garatu._______________________
- Botika:_______________________
- Ikerlaria:_____________________
- Asmatu:_______________________
- Aztertu:______________________
- Aurretik:_____________________
- Minbizia:_____________________
HEMEN DUZU BEHARREZKO HIZTEGIA HIZTEGIA 3000.