Jarraitu ondoko testuaren irakurmena:
ESATARIA1.- Seiak eta berrogei minutu, Goizeko Izarrak saioan zaudete, eta arropak zabaltzeari bruz hitz egingo dugu datozen minutuetan. Arropak kalera begira, etxeko balkoian zintzilikatu? Bai ala ez. Herri batzuetan oso irudi tipikoa izaten da hori, ezta? Baina beste batzuetan, berriz, ba ez da hori ohitura. Eta gaur egun etxe berri gehienetan ba arropak zabaltzeko toki berezia izaten da, ezkutuan egindakoa. Baina askok hori bai, nahiago dute arropak kanpoan zabaldu. Ainara Zuazabeitia, Hondarrabira (Hondarribira) joan da, bertan portuan bada arropak zintzilikatzeko ohitura, eta kalean galdezka ibili da:
AINARA ZUAZABEITIA.- Zuk zabaltzen dituzu arropak balkoian edo?
KALETARRA1.- Bai. Ni zentroan bizi naiz, eta hemen zabaltzen dugu arropa kalean.
A. Z.- Eta esaten dutenek ez duela polita egiten edo itsusia egiten duela, zer esango zenieke edo zer pentsatzen duzu?
K1.- Hemen beti horrela izandu (izan) da. Eta ikusten baditugu argazkiak, lehengo argazkiak, horrela ikusten dira. Eta arropa kanpoan baino hobeto ez da inon lehortzen.
A. Z.- Errenterian bizi zarela esan didazu, ezta?
KALETARRA2.- Bai.
A. Z.- Eta Errenterian arropak balkoietan zabaltzen dira?
K2.- Ni bizitzen naizen lekuan ez, zergatik ni zentroan bizi naiz, eta han ez da ikusten.
A. Z.- Debekatuko zenuke?
K2.- Nik ez. Ez. Ez. Debekatu, zergatik?
KALETARRA3.- Hombre! Gauza handiak eta oso handiak ez badira, zergatik ez? Nik uste modu ordenatuan eta oso-oso handiak eta ez badira eta… Arropa janzteko da, eta legortu (lehortu) behar da nonbait.
KALETARRA4.- Kanpoan beti da, haizearekin ere, hartzen duzun zera hori, ona izaten da. Eta nik uste dut kanpoan egitea oso polita dela eta beharrezkoa. Sanoagoa.
A. Z.- Eta badaukazu maniarik edo arropak zabaltzeko orduan?
K4.- Ez.
A. Z.- Aurrean gauza batzuk edo atzean, barruko arropak atzean, edo…
K4.- Ez. Ez. Ez. Hartzen duten (dudan) bezala jartzen dut, aurrean lehenengoak, gero bestea, eta gero… berdin-berdin (barreak).
KALETARRA5.- Gu, gure denbora guztian hala ibili gara, arropa zabaltzen beti kanpoan; beti balkoian.
A. Z.- Zuk kanpoan zabaltzen duzu?
K5.- Bai andrea, nik beti kanpoan.
A. Z.- Eta Hondarribian ez zaizu iruditzen, adibidez, San Pedro kalean, edo Santiago kalean arropak zabalduta edukitzea, eman dezakeela horrela irudi, ez dakit, txarren bat edo?
K5.- Ez. Ez. Ez. Al contrario, ona, hori, polita egiten du, zera, arropak balkoian jartzea… Niri asko gustatzen nau.
A. Z.- Eta badaukazu maniarik edo arropak zabaltzeko orduan?
K5.- Txikiak barrengo aldea, eta handiak kanpoko aldera…
KALETARRA6.- Bakarra, jartzen ditut gauza handiak, eta lehorra bada, ahal bada sartzen ditut lehenbailehen.
A. Z.- Zer iruditzen zaizu esaten dutenean narratsa egiten duela arropak balkoitik zintzilik ikustea?
K6.- Nik beti ikusi dut herrian hori, arropa zabaldua kanpoan. Orduan niri ez zait egiten arraroa. Ba niri polita iruditzen zait. Iruditzen zait herriari xarma ematen diola.
KALETARRA7.- Eta beharrezkoa gainera. Ze nik lau alaba ditudala, ba pentsa! Ba ni adibidez, kolorearena daukat: nik normalean jartzen dut txuria txuriarekin, gorria gorriarekin, beltza beltzarekin, eta orduan zabaltzen ditut, txuria txuriarekin, beltza beltzarekin… Bai.
A. Z.- Eta lau alaba edukita, pentsatzen dut labadora beteko zaizula, koloreka ere.
K7.- Joe, betetzen zait, baina ez dakizu, egunean hiru edo…
A. Z.- Nola egiten duzu gaur bezalako eguraldiak daudenean, bata bestearen atzetik, euria euriaren atzetik…
K7.- Sekadora daukat, eta oso garestia da. Erreibindikatzen dut patio bat; ez dakit nolakoa, bai…
KALETARRA8.- Pues niri ez nau gaizki iruditzen arropa zabaltzea balkoietan. Beti ondo eginez gero.
A. Z.- Zer da ondo egitea?
K8.- Aber, pues jarri behar da arropa goxo zabalduta, toaila toailarekin, galtzetina galtzetinarekin, e, pues, horrela, mudak ere bai, bakoitza bere gauzekin eta ondo jarria.
A. Z.- Jende askori harrigarria egingo zaio Hondarribian, hainbeste jende ibiltzen den herri batean, ba arropak balkoietan zabalduta ikustea…
K8.- Beno, niri, sin embargo, nola hondarrabitarra naizen, gustatu egiten zait, ze ez dakit zergatik, zergatik ez den posible izan, ondo arropa zabaldu izanez gero, ondo jarrita arropak, ondo-ondo lehortzen den tokia kanpoa da. Tenderete txiki batean ez da arropa hain ondo lehortzen, eta beste, beste mota bateko usaia dauka, eta orduan niri oso ondo iruditzen zait kanpoan zabaltzea. Gainez ba hemen adibidez ohitura handia dago; orduan kanpoan hemen zabaltzea normalena da.
A. Z.- Eta esaten duena narratsa edo itsusia egiten duela horrela arropa kanpoan zabalik ikustea, zer, zer esaten duzu?
K8.- Nik pentsatzen dut horiek beren patioa daukatela, eta orduan ez dutela arropa zabaltzeko problemarik.
A. Z.- Ikusten dut, balkoi berezi batzuk edo, ba agian galtzetin bat, edo galtzontzilo bat izkina batetik zintzilik utzita edo sujetadore handi bat…
K8.- Edo baita ere alkandora punta batetik jarri, eta gero beste punta, beste besotik eta… Horiek normalean uste dut gizonak direla. Niri hori gustatzea, hori ikustea asko gustatzen zait, grazia handia egiten dit.
A. Z.- Pentsatzea nor dagoen hor arropa zabaltzen, ez?
K8.- Bai. Baina pentsatzen dut ere bi urte barru ikasiko duela, eta saiatuko dela hobeto, hobeto zabaltzen.
A. Z.- Denbora eman behar zaie orduan gaizki zabaltzen duten horiei?
K8.- Noski baietz!
A. Z.- Ikasiko dute.
K8.- Baina zabaldu dezatela, ondo edo gaizki, baina hasieran ahal duten bezala eta gero hobetzen joango dira.
Idatzi: Etxeko gaiarekiko lotuta dauden hitzak.
ITURRIA: Ikasbil