Gabon!
Gaurko eguna nahiko luzatu da. Orain bukatzeko eguneko aipagarriena zinzilikatzea besterik ez zait falta.
Eskolan Olentzerori agurra prestatzen ibili gara guztiok egun osoan zehar. Goizean musika gelan bertsoak eta Gabon kantak, arratsalde partean pasabideetan azken apaingarriak zinzilikatzen eman dute Haur Hezkuntzakoek. Beste gelatan kriston lana egiten aritu dira: azken orduko birpasaketak, matematika eta plastika ia nahastua dena txukun gelditzeko eta bukatutzat emateko, egun hauek eromena baitira. Umeen aurpegiak hoberena: Olentzeroaren zain daude, sorpresa eta oporren zain. Ilusioz beteriko begiradak… Hementxe dituzue prestatuako bertsoak:
Bertso batzuek orain
ditzagun kantatu
zuek hasi zarete
eta guk jarraitu.
tristerik dagoena
dezagun alaitu
azpertzen garenean
isilduko gaiituk.
…
Atsedenaldi orduan entsegu orokorra egin dugu: batukadakoak, bibolin joleak eta txirulari joleak. Ideia egiteko bideoa igoko dut. Grabatutako soinua ez da oso ona – kutxa asko entzuten da, beste musika tresnen kalterako, grabatzen nengoenean presaka nenbilen gelara joateko ordua zelako eta gehiegi hurbildu naiz musika tresna honetara -. Espero dut zuen gustukoa izatea!