EGIPTO
Egipto da aurtengo ikasturteko bigarren gaia. “Egipto, Nilo ibaiaren oparia” du izena Txanelaren liburuak.
Benetan gai ikusgarria eta motibagarria suertatzen ari da: faraoiak, piramideak, jainkoak, Nilo, obeliskoak, esklabuak, …
Gai honen azkeneko xedea ERAKUSKETA bat egitea da. Egiptori buruzko maketa bat egitea da erakusketaren ardatza, baina horretaz gain Egiptoko musika, janaria, artelanak, … ikasi eta prestatu behar ditugu.
Dagoeneko informazioa landu dugu eta orain erakusketa prestatzeko moduan gara.
Lan handia eta polita gelditzen zaigu oraindik. Informatzen jarraituko dugu.
EGIPTO
Estamos inmersos en el segundo tema del curso. Se trata de un tema apasionante: EGIPTO. Con sus faraones, construcciones, Dioses, Nilo…
El libro que estamos trabajando se titula: Egipto, el regalo del Nilo. Ya lo hemos terminado y ahora estamos preparados para hacer la exposición sobre Egipto.
Tenemos que adornar la clase para que el resto de la escuela pueda disfrutar y aprender acerca de este espectacular tema.
Seguiremos informando…