• Saltar al contenido principal
  • Ir al pie de página

IRURITA GOTZAIA

Alegiak, Ipuinak, Kategoriarik gabekoa, L.H. 2. Zikloa, L.H. 3. maila / 2012/12/17

ALEGIA

ELEFANTEA, ERBIA ETA BI SAGUAK

E rbia, egun hartan, munduko animaliarik zoriontsuena zen. Bere ohean zegoen etzanda, lo, amets ederrak egiten: “a ze belar, a ze azenario gozoak!…” eta batbatean… kata-kraus! Telaitua behera etorri zitzaion! Kanpora irten eta… Elefante bat etxearen gainean eserita! 

-“Altxa hortik berehala mutur luze hori. Barrika baten antzekoa zara, hipopotamoa zure aldean euli bat da”.

(Elefante kankailua haserretu egin zen. Jakina! Nor ez!)

-“Teman jarraitzen baduzu, zure gainean eseriko naiz”.

Eztabaidan jarraitu zuten; elefanteak marruka eta erbiak hortzak erakusten. Ondoko zuhaitzean mozolo bat zegoen, lo egin nahian baina zarata haiekin ezin.

-“Zer? Ez duzue amaitzeko asmorik ala? Egin duelu bat eta kitto!”.

-“Duelu bat? Burruka! Bai, prest nago!”. Elefanteari mozoloaren proposamena asko gustatu zitzaion, indartsuagoa zelako. Baina erbia eere ez zen ikaratu. “Ni ere prest!”.

Elefanteak egin zuen lehenengo erasoa. Aurreko ankak jaso eta…plafff! lurra dardarka jarri zuen, baina ez zuen erbia azpian harrapatzerik lortu.

Batbaten erbiak, ttaka, sagu txiki txiki bat jarri zion sudurrean elefanteari. Elefanteak, izututa, burua jiratu zuen. Tigreak eta errinozeroak ez dute elefantea beldurtuko, baina sagutxo batek horman gora jar dezake.

Ttaka berriro. Beste sagu bat jaurti zion eta animaliatxoa, txiuu, elefantearen belarrian sartu zen. Egundokoa! Elefantea nora ezean abiatu zen, erotuta , tipirri taparra, baldar….. Uluka zihoan, ura irakina bota baliote bezela.

Hura ikusita sabanako animalia guztiek erbia zoriondu zuten, baita mozoloak ere: “Ondo egina mutiko!”. 

Izan ere guztioi gustatzen zaigu ikustea txikienek, batzutan, handienak menperatu ahal dituztela.

IKASKUNTZA?

Ea nork jartzen duen ikaskuntza komentarioetan.

Categorías: Alegiak, Ipuinak, Kategoriarik gabekoa, L.H. 2. Zikloa, L.H. 3. maila Etiquetas: Alegiak, ipuinak

Footer

Bilatu

Helbide interesgarriak

  • APYMA SUSTRAIAK
  • TXUTXUMUTXU IRRATIA

Egutegia

diciembre 2012
L M X J V S D
« Nov   Ene »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Meta

  • Registrarse
  • Acceder
  • RSS de las entradas
  • RSS de los comentarios
  • WordPress.org

Etiketen hodeia

Aimar Alegiak Amerindiarrak arabiarrak argazkiak Asier Etulain Asmakizunak Baratzea Belate Domino Egipto eguberriak firin faran gaztelania Gorputzako bideoak gure txoko kuttuna Imanol Inauteriak Inglesa ipuinak irakurketa Irratia Itsaso Kanpaldia laburpen tentagarria Maite ditut maite matematika Mugi gorputza musika Natura Oihane onddoak Oskar Plastika LH3 psikomotrizitatea robotak talde osoa Txangoa Txangoak Txina txisteak txotxongiloak Ugalketa Ura Zuhatza

Kategoriak

  • Alegiak
  • Amerindiarrak
  • Arabiarrak
  • Argazkiak
  • Baratzea
  • Egipto
  • EUSKARA LH3
  • Euskararen txapeldunak
  • Firin faran
  • Frogak
  • Gaztelania
  • Gure proiektuak
  • Gure txoko kuttuna
  • Ipuinak
  • Ipuinak
  • Irrati saioa
  • Kategoriarik gabekoa
  • L.H. 2. Zikloa
  • L.H. 3. maila
  • L.H. 4. maila
  • Lengua 3
  • Lenguaje
  • LH4 Proiektuak
  • Liburuak
  • maite
  • Maite ditut
  • Matematika
  • MATEMATIKA LH3
  • Mikroipuinak
  • Mugi gorputza
  • Musika
  • Musika
  • NATURA
  • Our English corner
  • Plastika
  • Plastika LH3
  • PLASTIKA LH3
  • Plastika LH4
  • Txangoak
  • txapela kaskoan
  • Txina
  • Txisteak
  • Ugalketa
  • Ura
  • Urtebetetzeak LH3
  • Xakea
  • Zuhatzako kanpaldia