• Saltar al contenido principal
  • Ir al pie de página

IRURITA GOTZAIA

Alegiak, Ipuinak, Kategoriarik gabekoa, L.H. 2. Zikloa, L.H. 3. maila / 2013/02/01

ABEREEN BATZARRA

Abereen batzarra

Ipuin honek animalien batzarra dakar, eta Kubatik dator bileraz bilera

Abereak batzarrean bildu ziren, lehoi zaharra hila zelako eta lehendakari berri bat izendatu behar zutelako.

Izendatu zuten, eta honela esan zuen lehendakari berriak:

—Gure gizartea hobetzeko, igandeetan lan pixka bat egingo dugu.

Abere guztiek txalotu zituzten lehendakariaren hitzak. Lehendakari berria hontz zahar bat zen, jakintsua oso.

Baina guztiek ez; apoak, zapoak, ez zuen txalorik jo. Berekoia eta alferra zen izugarri:

—Bai! Baita zera ere…! Igandean, nik, lo eta igeri!

Eta igandean denak abiatu ziren lan egitera, gizarte hobeago bat jasotzearren.

Baina apoak, zapoak, uretan, honela zioen:

—Ergel ez besteak! Ni ez noa lanera! Ura freskoa dago, eta zeinen ederra den hementxe lo hartzea…

Horrela egin zuen zenbait igandetan, hontzak berriro batzarra deitu zuen arte.

—Lagunok, denok gaude pozik egindako lanarekin, baina badago hemen gizartean bizi nahi ez duen abere bat, lagunei lagundu nahi ez dien abere bat, eta, horregatik, bota egin behar duguna, kanpora jaurti, gure gizartetik.

Marmarrean hasi ziren abere guztiak, baina apoak, zapoak, ez zuen hitzik atera.

Honela jarraitu zuen hontzak:

—Ez dut abere alfer horren izena aipatuko, baina jakin ezazue berdea dela, begi irtenak dituela eta uretan bizi dela.

Orduan bai, orduan apoak, zapoak, saltoka, honela egin zuen hitz:

—Hori, hori! Kanpora krokodiloa!

Testua: Koldo Izagirre

Ahotsa: Ramon Agirre

 
Ipuina entzuteko, egin klik hemen.

eu06.mp3

Categorías: Alegiak, Ipuinak, Kategoriarik gabekoa, L.H. 2. Zikloa, L.H. 3. maila Etiquetas: Alegiak, ipuinak

Footer

Bilatu

Helbide interesgarriak

  • APYMA SUSTRAIAK
  • TXUTXUMUTXU IRRATIA

Egutegia

febrero 2013
L M X J V S D
« Ene   Mar »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728  

Meta

  • Registrarse
  • Acceder
  • RSS de las entradas
  • RSS de los comentarios
  • WordPress.org

Etiketen hodeia

Aimar Alegiak Amerindiarrak arabiarrak argazkiak Asier Etulain Asmakizunak Baratzea Belate Domino Egipto eguberriak firin faran gaztelania Gorputzako bideoak gure txoko kuttuna Imanol Inauteriak Inglesa ipuinak irakurketa Irratia Itsaso Kanpaldia laburpen tentagarria Maite ditut maite matematika Mugi gorputza musika Natura Oihane onddoak Oskar Plastika LH3 psikomotrizitatea robotak talde osoa Txangoa Txangoak Txina txisteak txotxongiloak Ugalketa Ura Zuhatza

Kategoriak

  • Alegiak
  • Amerindiarrak
  • Arabiarrak
  • Argazkiak
  • Baratzea
  • Egipto
  • EUSKARA LH3
  • Euskararen txapeldunak
  • Firin faran
  • Frogak
  • Gaztelania
  • Gure proiektuak
  • Gure txoko kuttuna
  • Ipuinak
  • Ipuinak
  • Irrati saioa
  • Kategoriarik gabekoa
  • L.H. 2. Zikloa
  • L.H. 3. maila
  • L.H. 4. maila
  • Lengua 3
  • Lenguaje
  • LH4 Proiektuak
  • Liburuak
  • maite
  • Maite ditut
  • Matematika
  • MATEMATIKA LH3
  • Mikroipuinak
  • Mugi gorputza
  • Musika
  • Musika
  • NATURA
  • Our English corner
  • Plastika
  • Plastika LH3
  • PLASTIKA LH3
  • Plastika LH4
  • Txangoak
  • txapela kaskoan
  • Txina
  • Txisteak
  • Ugalketa
  • Ura
  • Urtebetetzeak LH3
  • Xakea
  • Zuhatzako kanpaldia