• Saltar al contenido principal
  • Ir al pie de página

IRURITA GOTZAIA

Ipuinak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 3. maila, Txina / 2013/05/04

KONFUZIO EZJAKINA

Ipuinak
 

KONFUZIO EZJAKINA

Ipuin honek Konfuzio zaharra dakar, eta Txinatik dator bidean esaten dena entzuten.

Zhou dinastiako garaian, duela bi mila eta bostehun urte, Konfuzio izeneko filosofo bat bizi zen Txinan. Garai hartan ezagutzen zen mundu osoko jakintsuena zela esaten zuten guztiek, eta errespetu handia zioten.

Iturrira zihoan batean, mutil baten ahotsa entzun zuen lehenik, gero neska batena. Eztabaida gogorrean ari ziren.

Haien parera iritsitakoan, gelditu egin zen, eta esaten zutenari adi egon zen Konfuzio jakintsua.

—Eguzkia hurbilago daukagu goizean, eta urrunago eguerdian —zioen mutilak.

—Ez —zioen neskak—, urrunago dago goizean, eta hurbilago eguerdian.

Mutila ez zegoen ados.

—Goizean, ageri denean, gurpil handi baten itxura du. Eguerdian plater baten antza dauka. Eta hori hala da, hurbil dagoenean handiago ikusten dugulako, eta urrun dagoenean txikiago.

Baina neskak bazeukan bestelako argudio bat:

—Goizean hotza dago oraindik, baina eguerdian berotu egiten gaitu. Horrek esan nahi du goizean urrun dagoela, eta eguerdian hurbil.

Mutila isildu egin zen, pentsakor. Entzuten zegoen gizona bezain pentsakor.

Ukondoz jo zuen neska, baina ordurako neska ere ohartua zen gizona adi zegoela bien hizketari. Eta Konfuzio jakintsua zela ikusi zuten neskak eta mutilak.

—Esaguzu, Konfuzio handia —egin zion galde mutilak—, biotako nork dauka arrazoia?

Eta Konfuziok erantzun zien ez zekiela: goizaldean eguzkia hurbil daukagula iruditzen zaigu, handia ikusten dugunez; baina eguerdian ere hurbil daukagula iruditzen zaigu, berotu egiten gaituenez.

Orduan honela esan zion neskak haserre:

—Eta zu al zara munduko jakintsuena?

Testua: Koldo Izagirre

Ahotsa: Ramon Agirre

 

Categorías: Ipuinak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 3. maila, Txina Etiquetas: ipuinak

Footer

Bilatu

Helbide interesgarriak

  • APYMA SUSTRAIAK
  • TXUTXUMUTXU IRRATIA

Egutegia

mayo 2013
L M X J V S D
« Abr   Jun »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Meta

  • Registrarse
  • Acceder
  • RSS de las entradas
  • RSS de los comentarios
  • WordPress.org

Etiketen hodeia

Aimar Alegiak Amerindiarrak arabiarrak argazkiak Asier Etulain Asmakizunak Baratzea Belate Domino Egipto eguberriak firin faran gaztelania Gorputzako bideoak gure txoko kuttuna Imanol Inauteriak Inglesa ipuinak irakurketa Irratia Itsaso Kanpaldia laburpen tentagarria Maite ditut maite matematika Mugi gorputza musika Natura Oihane onddoak Oskar Plastika LH3 psikomotrizitatea robotak talde osoa Txangoa Txangoak Txina txisteak txotxongiloak Ugalketa Ura Zuhatza

Kategoriak

  • Alegiak
  • Amerindiarrak
  • Arabiarrak
  • Argazkiak
  • Baratzea
  • Egipto
  • EUSKARA LH3
  • Euskararen txapeldunak
  • Firin faran
  • Frogak
  • Gaztelania
  • Gure proiektuak
  • Gure txoko kuttuna
  • Ipuinak
  • Ipuinak
  • Irrati saioa
  • Kategoriarik gabekoa
  • L.H. 2. Zikloa
  • L.H. 3. maila
  • L.H. 4. maila
  • Lengua 3
  • Lenguaje
  • LH4 Proiektuak
  • Liburuak
  • maite
  • Maite ditut
  • Matematika
  • MATEMATIKA LH3
  • Mikroipuinak
  • Mugi gorputza
  • Musika
  • Musika
  • NATURA
  • Our English corner
  • Plastika
  • Plastika LH3
  • PLASTIKA LH3
  • Plastika LH4
  • Txangoak
  • txapela kaskoan
  • Txina
  • Txisteak
  • Ugalketa
  • Ura
  • Urtebetetzeak LH3
  • Xakea
  • Zuhatzako kanpaldia