TXISTEA IV
Bittor negarrez eskolatik dator eta amak galdetu dio :
– Zer duzu Bittor, horrenbeste negar egiteko?
– Anderenoak zigortu egin nau …
– Hara! Eta zergatik zigortu zaitu?
– Bere galderei erantzuteagatik.
– Gaizki erantzun diozu, noski …
– Ez, ez. Nik ondo erantzun diot … Zeinek sartu duen sagua bere poltsan
galdetu du eta nik izan naizela erantzun diot.