• Saltar al contenido principal
  • Ir al pie de página

IRURITA GOTZAIA

Ipuinak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 3. maila / 2013/06/24

Bidaiari nekatua eta emakume bereberra

Ipuinak
 

Bidaiari nekatua eta emakume bereberra

Ipuin honek nekatua zegoen bidaiariaren belarriak dakartza, eta ihesian dator berebereen lurraldetik.

Behin batean, Atlas mendietan, bereberrak bizi diren goi alde hartan, bidaiari bat iritsi zen aterpe eske.

Etxean hartu zuen nekazari batek, eta bereberren ohiturak agintzen duen moduan, oilasko bi lumatu zituen emazteak atondu eta hirurek afaltzeko.

Gero ezti bila irten zen, bidaiaria deskantsuan utzita.

Emazteak, haurra bizkarrean bilduta zeukala, oilaskoak atontzeari ekin zion sukaldean: hilabeteak ziren oilaskorik jaten ez zutela.

Haurra itzarri egin zen, eta negar batean hasi zen. Baina amak ez zion entzuten, sukaldeko lurrin gozoak zoratua zeukan.

Negar eta negar.

Bidaiariak ezin zuen deskantsatu garrasi haiekin, eta sukaldera hurreratu zen.

—Zer dauka haur honek? Ezin dut deskantsatu.

Emakumeari ez zitzaion asko gustatu bidaiariak esandakoa: haurrak ezin zuen egin gura zuena bere etxean?

Eta honela erantzun zion emakume bereberrak deskantsatu ezin zuen bidaiariari:

—Entzun, jauna: haurra negarrez hasten da bidaiari bat azaltzen den aldiro, eta ez da isiltzen senarra azaltzen den arte bere labanarekin. Orduan bidaiariari belarri biak moztu eta haurrari ematen dizkio, jolaserako.

Eta oso nekatua zegoen arren, bidaiariak bere motxila hartu eta antxintxiketan alde egin zuen senar-emazte bereberren etxetik.

Orduan emazteak gorde egin zuen kazuela, eta senarra azaldu zenean honela esan zion:

—Bidaiariak ihes egin du oilaskoak hartuta!

Senarra, haserrearen haserrez, bidaiariaren atzetik irten zen arin batean.

—Ez eroan biak, emon iezadazu bat!

Bidaiari nekatuak antxintxiketan jarraitzen zuen, neke barik.

—Ez eroan biak, emon iezadazu bat!

Baina bidaiariak ez zuen belarririk galdu gura, eta gero eta biziago egiten zuen ihes.

Korri eta korri.

Eta, bitartean, emakume bereberrak oilasko biak jan zituen bere semearekin.

Testua: Koldo Izagirre

Ahotsa: Ramon Agirre

 

Categorías: Ipuinak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 3. maila Etiquetas: ipuinak

Footer

Bilatu

Helbide interesgarriak

  • APYMA SUSTRAIAK
  • TXUTXUMUTXU IRRATIA

Egutegia

junio 2013
L M X J V S D
« May   Jul »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Meta

  • Registrarse
  • Acceder
  • RSS de las entradas
  • RSS de los comentarios
  • WordPress.org

Etiketen hodeia

Aimar Alegiak Amerindiarrak arabiarrak argazkiak Asier Etulain Asmakizunak Baratzea Belate Domino Egipto eguberriak firin faran gaztelania Gorputzako bideoak gure txoko kuttuna Imanol Inauteriak Inglesa ipuinak irakurketa Irratia Itsaso Kanpaldia laburpen tentagarria Maite ditut maite matematika Mugi gorputza musika Natura Oihane onddoak Oskar Plastika LH3 psikomotrizitatea robotak talde osoa Txangoa Txangoak Txina txisteak txotxongiloak Ugalketa Ura Zuhatza

Kategoriak

  • Alegiak
  • Amerindiarrak
  • Arabiarrak
  • Argazkiak
  • Baratzea
  • Egipto
  • EUSKARA LH3
  • Euskararen txapeldunak
  • Firin faran
  • Frogak
  • Gaztelania
  • Gure proiektuak
  • Gure txoko kuttuna
  • Ipuinak
  • Ipuinak
  • Irrati saioa
  • Kategoriarik gabekoa
  • L.H. 2. Zikloa
  • L.H. 3. maila
  • L.H. 4. maila
  • Lengua 3
  • Lenguaje
  • LH4 Proiektuak
  • Liburuak
  • maite
  • Maite ditut
  • Matematika
  • MATEMATIKA LH3
  • Mikroipuinak
  • Mugi gorputza
  • Musika
  • Musika
  • NATURA
  • Our English corner
  • Plastika
  • Plastika LH3
  • PLASTIKA LH3
  • Plastika LH4
  • Txangoak
  • txapela kaskoan
  • Txina
  • Txisteak
  • Ugalketa
  • Ura
  • Urtebetetzeak LH3
  • Xakea
  • Zuhatzako kanpaldia