Jose I.aren testua

JOSE I.AREN TESTUA

Eskutitzak izaera politikoa dauka Espainiako antolamendu politikoari buruz aritzen delako, eta publikoa La Gaceta del Gobiernon argitaratua delako. Jose I.aren inguruko norbaitek, Gaspar de Jovellanos ilustratuari idatzitakoa da. 1809ko maiatzen 12an idatzia hain zuzen eta garai hartan azpimarratuko genuke Espainia Independentzia Gerran murgildua zegoela.

Aurrekariei dagokionez, urrunak honako hauek izan daitezke: 1789an Frantziako Iraultza eman zen eta iraultza honekin herriaren burujabetasun nazionala,agintearen banaketa,hiritarren eskubideak hobetzea eta estatu laikoa eratzea etorri zen ( “askatasun konstituzionala”,7. lerroan ageri da). Garai hartan ere Britainia Handiaren kontrako guda eman zen eta Frantzia eta Espainiak aliantza baten ondorioz elkarrekin borrokatu zuten. Orduan indarrean zegoen mugimendu ideologiko nagusia ere ezin dugu ahaztu hau da Ilustrazioa (“egiazko zoriontasunari zuzenduak ezartzeko”).

Beste aldetik, aurrekari hurbilak ikusterakoan 1808ko urtean gertatutakoak ekarri behar ditugu: Aranjuezeko altxaldia Karlos IV.aren abdikazioarekin, Fernando VII.aren abdikazioa eta Independentzia Gerra (“zorigaitzak areagotzea”,testuan 4. lerroan), Baionako konstituzioa (”Enperadoreak emandako konstituzioa”, testuan 9. lerroan) eta Jose I.aren erregetza (testuan Josef) hain zuzen.

Eskutitzean agertzen den bezala, Jose I.ak Jovellanos goraipatzen du, hau berenganatzeko asmoz eta bere alderdira pasatzeko. Jose I.ak bere pentsaera politikoa azaldu eta ilustrazioko ideiak behin  eta berriro aipatzen ditu. Bera, Ilustrazioaren, Liberalismoaren eta monarkia konstituzionalaren aldekoa zen eta ondorioz Inkisizioa eta Antzinako Erregimen kontserbadorea kritikatzen ditu. Garai hartan Frantzia eta Espainiaren artean ideia desberdintasun handia zegoen eta Jose I.ak, Napoleonek Frantziako Iraultzan egin zuen bezala ideia liberalak Espainian ezarri nahi zituen.

Espainiaren barruan ere ideia desberdinak zeuden eta batez ere bi pentsamolde aurkitzen ziren: alde batetik, Napoleonen eredua jarraitu nahi zutenak (frantsestuak), hauentzako ezinezkoa zen Frantziari aurre egitea eta ondorioz  bere kultura eta ideien alde agertu ziren, Ilustrazioa eta Liberalismoaren alde. Horrela Espainiaren aurrerapena lortuko zutela pentsatzen baitzuten. Hau da Jose I.aren aldekoen taldea. Baino beste batzuk iraultzaren alde baldin bazeuden ere ez dute frantsesekin bat eginen, abertzaleak izanik ez dute beraien mendekotasuna onartuko, Jovellanosen kasuan adibide.

Beste aldetik, Antzinako Erregimenaren aldekoak zeuden. Hauek Inkisizioaren alde zeuden eta Gaztelako pribilegiatuen ideologia absolutista defendatzen zuten eta gogor borrokatzen zuten inbasioren aurka. Britainiarrak hauekin batean borrokan ari direnez, hauek liberalismoa defendatzen baldin badute ere , Jose I.arentzat berdinak dira eta Espainiaren zati bat besterik ez dute berenganatu nahi beste batean egin zuten bezala (Gibraltarreko konkista gogoratzen da). Horrela Frantziaren etsai hauekin daudenak kritikatzen ditu ez dakitelakoan norekin dabiltzan. Hala ere, esan beharra dago talde honekin bat egiten dutela lehen aipatutako  liberal eta ilustratu abertzale espainiar batzuk (Jovellanos adibide).

Jose I.aren erregetza ez zen sobera onartua izan eta aipatzekoa da ez zuela lortu Jovellanos berenganatzea. Honek bertakoek egindako aurrerapena nahiago baitzuen. Bestalde liberalek Baionako konstituzioaren antzekoa sortuko dute beranduago Cadizen eta pribilegioak kenduko dituzte, Inkisizioa kendu eta liberalismoaren oinarriak jarriko dituzte “La Peparekin”.

1 comment

    • Paula on 2011(e)ko azaroak 6 at 10:49 AM

    Primeran datorkit testu hau nirea egiteko:) ez digute gauza bera zehatz mehatz eskatzen, baina asko lagunduko dit, historian nahiko txarto bainabil! Adibidez, ingelesena ez nuen ulertzen eta egia esan nahiko agobiaturik nengoen! Eskerrik asko=)

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.