Ingurugiroan eta kulturan dituen Eraginak


Turismoak kontsumoa eta gune naturala aldatzea eskatzen du.Horregatik, garrantzitsua da arau eta neurri zuzentzaile batzuk ezartzea,turismoa ingurune naturalarenganako errespetuarekin eta babesarekin bateragarria izan dadin.

Eragin nagusiak honakoak dira:

  • Kostaldean, flora eta fauna galtzea eta itsasoko ekosistemak

aldatzea; akuiferoak gehiegi ustiatzea uraren eskaera handitzen baita; eta eraikitako eremua eta kutsadura handitzea.

  • Mendi eremuetan turismoaren ondorio zuzenak dira basoak

galtzea , uraren degradazioa,lurzoruen higadura, eski estazioetako azpiegiturak eraikitzea, eraikuntzak ugaritzea eta flora eta fauna hondatzea.

Bi kasuetan hondakin solidoak eta zaborrak kontrolik gabe handitzen ari direla gehitu behar da.

  • Kulturaren ikuspuntutik, jarduera turistikoek tokian tokiko

hainbat tradizio berreskuratzeko balio dezakete, nahiz eta askotan,biztanle gutxiko lekuetan batez ere, bertakoen ohiko bizimodua aldatu.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.