ONDORIO EKONOMIKOAK


Jarduera turistikoek irabazi handiak sortzen dituzte.Turismoaren ondorio positibo garrantzitsuenetakoak, besteak beste, honakoak dira:

  • Turismoa izaten duten herrialdeetako BPG handitzea. Herrialde

askotan,Espainian eta Mexikon,esate baterako, turismoak ematen dituen irabaziak Barne Produktu Gordinaren zati oso garrantzitsua dira, eta herrialdeon merkataritza

defizita murriztera edo orekatzera hel daitezke.

  • Tokiko produktu askoren nazioarteko sustapena; horrela beren

merkatua zabaltzen dute. Turismoak ohitu egiten ditu bidaiariak produktu batzuetara,hain zuzen,in situ edo bidaiatik bueltatzean kontsumi ditzakeen produktuetara.

  • Turismoak lan merkatua bizkortzen duo Turismo jarduerek hainbat

lanpostu zuzen sortzen dituzte ostalaritzan eta bidaia agentzietan. Herrialde garatu batzuetan lanpostu horiek hirugarren sektorearen laurdena izan daitezke.Eskualde batzuetan,adibidez,Balear Uharteetan,lana duen biztanleria aktiboaren %40k sektore horretan jarduten duo Lan merkatu horrek badu, ordea, arazo bat: aldi batekoa eta urtaroen araberakoa izatea. Horregatik, eskulanaren malgutasun handia behar duo Lanpostu zuzenekin batera zeharkako batzuk ere aipatu behar dira, hala nola, eraikuntzan,merkataritzan, zainketan,higiezinen agentzietan,finantza entitateetan,etab.

  • Azpiegiturak eraikitzea lehen garraio eta komunikazio gutxikoak

ziren lekuetan, eta besteak beste, osasun, hezkuntza eta kirol arloan gabezia handiak zeuden lekuetan.

  • Landa ingurunerako aukera ekonomiko berriak. Horren bidez

Emigrazioa geldi daiteke zenbait lekutan.

Baina turismoak alde txarrak ere baditu eta horiek areagotu eta larritu egiten dira turistek bisitatzen dituzten herrialdeak pobreak badira. .

  • Turismoaren irabazi ekonomiko gehienak ez dira bisitatzen diren

herrialdearentzat, turisten jatorriko herrialdearentzat baizik; hau da, herrialde garatuentzat, horietan baitaude bidaia antolatzaile eta munduko garraiobideen ia konpainia guztiak.

  • Leku turistikoek azpiegituretarako inbertsio asko xurgatzen dute.

Herrialde horiek azpiegiturak beste leku batzuetan eraiki beharko lituzkete beren bizi maila hobetu ahal izateko.

  • Sortzen duen lana oso gutxi gaitua da, eta askotan, soldata eta

ordutegi baldintza ezegonkorretan.

  • Egitura ekonomikoa desoreka daiteke. Turismoak hartzen ditu

baliabide gehienak(eskulana, kapitala, azpiegiturak) eta bertako garapenerako lagungarri liratekeen beste ekoizpen sektoreak, aldiz, ez dira sustatzen. Leku bat turismoaren menpe badago eta turismo sektorea krisian badago, arazo larriak sortzen dira leku horretan.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.