Turismo mota desberdinak daude lekuaren edo bidaiarien helburuaren arabera.
- Kostako turismoa. Eguzkiaren eta itsasoaren baliabide naturalak
ustiatzen ditu.Azpiegiturak ur epel eta beroko itsaso nagusien itsas ertzetik hurbil daude. Eguzkiari eta hondartzari lotutako jarduerez gain, beste batzuk ere garatu dira, esate baterako uretako kirolak.
- Mendiko turismoa. Bi mota bereiz daitezke.Alde batetik, mendiko
turismo tradizionalean mendiko ibilbideak egiten dira eta arriskuko batzuk ere bai, baino horrekin batera mendi eremuko balio ekologikoak eta paisaietakoak ustiatzen dira. Bestaldetik neguko edo eskiatzeko Turismoa dago ; elur ugari behar da turismo mota hori egiteko.
- Turismo kulturala eta erosketetarakoa .Kulturaren eta jolasaren
inguruko enpresen garapenak eta hazkunde ekonomikoak turismo forma berriak agertzea bultzatu du. Turistak eskuarki, hiri handietako hirigune zaharretan monumentuak dauden guneetan eta dendak dauden zonetan biltzen dira.
- Landa turismoa. Funtsean leku lasaiak eskaintzean datza,
bisitaria hiri handiko tentsiotik eta ohikerietatik lasaitzeko.
- Osasuna zaintzeko turismoa. X IX mendean garatu ziren turismo
motetako bat izan zen.Gaur egun, lasaitzeko guneen beharrak eta hirugarren adinekoentzako oporren sustapenak indartu egin dute. Batez ere,bainu etxe eta etxe termaletan egiten da.
- Turismo erlijiosoa. Askotan turisten joan etorriek arrazoi
erlijiosoekin zerikusia dute.Turista horiek bisitatzen dituzten toki nagusiak Meka,Erroma edo Jerusalem dira.
- Negozioetako eta biltzarretako turismoa. Batez ere, hiriburuetan
eta herrialdeko metropoli handietan egiten da, azpiegitura eta komunikazio onak behar izaten baititu.Bisitari asko biltzen dituzten biltzarrak ,bilkurak,jaialdiak eta azokak egiten dira.
1 comment
Good work ! Keep us posting, you are good writer.