TURISMOAREN FAKTORE NATURALAK


Paisaien ezaugarriak funtsezkoak dira gune bat erakargarria izan dadin. Baloratzen diren elementu nagusiak lau dira:

  • Erliebea.Planetako mendi sistema handiak -Alpeak, Pirinioak,Mendi

Harritsuak, Andeak edo Himalaia turismoa erakartzen duten leku garrantzitsuak dira. Leku horietan mendiko ibilbideak egin daitezke eta abenturako kirolak, esate baterako, eskalada.Gainera, eski estazio handiek urtero milioika turista erakartzen dituzte.

  • Klima. Maiz funtsezkoa izaten da. Batez ere, eguzkia eta hondartzako

turismoan eragiten du, kasu horietan turistek baldintza klimatiko atseginak bilatzen baitituzte. Horregatik, turistak gehien bisitatzen dituzten lekuak Lurreko gune epeletan daude.

  • Landaredia. Azken urteetan babestutako gune naturalen kopurua

igo egin da, eta baita gune horiek bisitatzeko interesa duen jendearena ere. Jatorrizko naturaren oreka mantentzea eskatzen du.

  • Ura. Agian gune natural erakargarri bat  gune turistiko bihurtzeko

dagoen elementu garrantzitsuena da. Ibaiak, aintzirak,urtegiak eta, batez ere itsasoa,erakarpen faktore garrantzitsuak dira.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.