TURISMOAREN GIZA FAKTOREAK


Leku bat leku turistiko izatera irits dadin gizakiaren parte hartzea beharrezkoa da . Parte hartzeko modu asko daude.Hona hemen aukera batzuk:

  • Azpiegiturak eta ekipamenduak eraikitzea. Leku batera joateko

erraztasunak egoteak esaterako, garraio, osasun eta merkataritza zerbitzuak eskaintzeak bidaiaren egonaldia errazten du.

  • Ostatuen eskaintza. Hoteleko plazen koruak eta kalitateak, eta

eskaintzen dituen zerbitzuek eskaera aldarazi dezakete.

  • Publizitatea. Nahitaezkoa da kapitala inbertitzea leku jakin baten

sustapenean, jendeak hori ezagutu dezan.

  • Enpresa turistikoen parte hartzea.Nahiz eta batzuetan turistek

bidaiak beren kabuz antolatu, turismoaren negozioaren zati handiena handizkari  eta bidaia antolatzaile handien eskuetan dago. Talde handi horiek bidaia bat kontratatzeko egin behar diren ekintza guztiak egiten dituzte hegazkinen eta trenen erreserbako, hoteleko erreserba, bisitaldien antolaketa, etab.Talde horien politika zein den, leku turistiko batzuk edo besteak bultzatuko ditu.

Kontuan eduki behar da munduko herrialde eta eskualdeek bidaiarientzat dituzten erakargarritasunak aldatu egiten direla eta ez direla egonkorrak. Turismoan kontrolatu ezin diren hainbat faktorek eragiten dute, esate baterako, gerrek , terrorismoak edo krisi ekonomikoek.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.