Turismoa mundu guztira zabaldu den arren, gehien bisitatzen diren herrialdeak giza baliabide eta baliabide natura erakargarriak dituztenak dira. Turismo eremu nagusiak honakoak dira:
Europa. Mundu mailan turista gehien izaten dituen eremua da.Bidaia turistiko guztien bi heren baino gehiago.Europarantz izaten dira. Kontinentearen barruan turista gehien izaten dituen eskualdea Mediterraneoa da .Mundu guztiko turisten leku gustukoenetakoa da,bertako hondartzengatik,klimagatik,paisaia desberdinengatik, arteagatik eta kultura eta historiagatik. Bisitari gehien izaten dituzten herrialdeak Frantzia-70 milioi turista baino gehiago –eta Espainia dira – ia 50 milioi turista-.Beste herrialde garrantzitsu batzuk Italia eta Grezia dira. Gaur egun, Ekialdeko Europako herrialdeetan ere turismoa garatzen hasi da.
Karibe. Azken hogei urteetan turisten leku gustukoenetako bat bihurtu da. Batez ere, bertako klimak eta hondartzek erakarrita joaten da jendea Karibera.Gehien bisitatutako lekuetako bat Floridako penintsula da -urtero 40 milioi turista baino gehiago izaten ditu-, baita Yucatan penintsula (Mexiko), Antillak eta Kuba ere –urtero 10 milioi bisitari izaten dituzte-.
Txina eta Asiaren hego-ekialdea. Azken hamarkadetan, Txina, Thailandia, Indonesia, Singapur eta Filipinak ere nazioarteko turismoarentzat gustuko leku bihurtu dira. Herrialde horietako Alberdi erakargarrienak hauek dira: haien ohituren exotismoa, milaka urteko kultura eta bertako prezioen lehiakortasuna.
Ozeania. Australia eta Ozeano Bareko artxipelago batzuk, Fiyi eta Samoa, esate baterako, nazioarteko turismoaren gune bihurtu dira, nahiz eta, bisita kopuruaren aldetik, oraindik beste leku batzuetatik urrun egon.
Afrikaren iparraldeko herrialdeak. Hauek ere turismoa egiteko leku bihurtu dira, arrazoi askorengatik gainera: Europako Mediterraneoko prezioen aldean prezio baxuak dituzte, herrialde garatuetatik hurbil daude, hondartza eta gutxi aldatutako leku natural ugari dituzte, baldintza klimatiko onak urte guztian, eta tokian tokiko kultura, turistentzat aberasgarri dena. Herrialde horientzat turismoa lehentasun handiko jarduera ekonomikoa da. Badute arazo handi bat ere: segurtasun eza, bertako terrorismoa areagotuz doa eta.