Espainiaren kokapen geografikoa eta horren ondorio historikoak

«Itsasoz inguratuta eta Europaren erdigunetik kanpo,
iberiar penintsularen kokapen geografikoak bere ibilbide historikoa
zehaztu du [.. .]. Pirinioen hesi izugarriaren atzean, bazirudien lurraldeak
bere baitara mugatuta bizi beharko zuela, iparraldetik zetozen eragin
kulturaletatik at. Ez zen, ordea, hala izan [.. .]. Izan ere, Europako herrialde
izan arren, Espainia Afrikako kontinenteari lotuta egon da, Gibraltarko
itsasartea, muga baino areago, zubi izan baita [.. .]. Europako
hegoaldearen eta Afrikako iparraldearen arteko enklabe zelarik,
iberiar penintsula laster bi mundu horietan arteko gudu-zelai bihurtu zen,
baina, aldi berean, hainbat herri desberdinen topagune ere izan zen,
kulturen eta odolaren mestizaje-prozesu amaigabean; bertatik hedatuko zen,
gero, mestizaje hori Ameriketako lurretan barrena.»
F.GARCÍA DE CORTAZAR eta J. M. GONZÁLEZ VEGA.
Breve Historia de España

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.