ETAPA NAGUSIAK ERAIKITZEKO PROZESUAN

Europar Batasuna

Hedadura: 4.632.318 km2

Biztanleak: 494 655.462 (2007)

Dirua: euroa

Egoitzarik garrantzitsuenak:

Brusela, Luxenburgo eta Estrasburgon

Estatu-kideak

1958190: Alemania

1958: Frantzia, Italia, Herbehereak, Belgika eta Luxenburgo

1973: Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarka

1981: Grezia

1986: Espainia eta Portugal

1995: Suedia, Austria eta Finlandia

2004: Polonia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Eslovakia, Lituania, Letonia, Eslovenia, Estonia, Zipre eta Malta.

2007: Errumania eta Bulgaria

Europar Batasunaren eraikuntza prozesu historiko luze baten emaitza da. Hona hemen prozesu horren unerík garrantzitsuenak:

1948. Benelux sortu zen (Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo batera izendatzeko izena). Hiru herrialde horíen arteko aduana-batasuna zen.

1948. Ekonomia Lankidetzarako Europako Erakundea (ELEE) eratu zen, Europa berreraikitzeko iparramerikar dirulaguntza (Marshall Plana) administratzeko eta banatzeko.

1950. Schumanen adierazpena. Schuman ministro frantsesak ikatz- eta altzairu-ekoízpena erakunde bateratu baten mende edukitzeko premia adierazi zuen adierazpen honetan.

1951. Parisko Itunaren bidez, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (IAEE) sortu zen. Seiak (Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak eta Alemaniako Errepublika Federala) zeritzen herrialdeen partaidetzaz eratu zen, eta bi produktuon merkatu bateratua antolatu zuten muga-zergei, prezioei eta legeriari zegokienez, besteak beste.

1957. Erromako Ituna izenpetu zen.Itun horrekin Frantziak, Italiak, Belgikak, Luxenburgok, Herbehereek eta Alemaniako Errepublika Federalak Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) eta Euratom edo Atomo Energiaren Europako Erkidegoa (AEEE) sortu zituzten.

Itunean argi zehaztuta ageri dira helburu hauek:

– Muga-zergak kentzea.

– Merkataritza-politika bateratua antolatzea.

– Pertsonen, kapitalaren eta zerbitzuen joan-etorri librea segurtatzea.

– Nekazaritza- eta garraio-politika bateratua antolatzea.

– Gizarte Funtsa eta Europako Inbertsio Bankua sortzea.

1968. Aduana-batasunaren prozesuari amaiera eman zitzaion, eta horrela salgaien zirkulazio askea onetsi zen.

1973. EEEren lehen gehikuntza: Erresuma Batua,Irlanda eta Danimarka sartu ziren.

1981. EEEren bigarren gehikuntza: Grezia sartu zen.

1986. EEEren hirugarren gehikuntza: Espainia eta Portugal sartu ziren.

1987. Luxenburgon Agiri Bakuna onartu zen. Honako aldaketa hauek egin ziren:

– Botere gehiago eman zitzaion Europako Parlamentuari.

– Ondasun eta kapitalen Merkatu Bakarra osatzeko eta pertsonen joan-etorri librea bermatzeko esparru juridikoa zehaztu zen.

Herrialde guztien onespenik gabe erabaki asko hartu ahal izango ziren.

1990: Alemaniaren batzea. Alemaniako Errepublika Demokratikoa Alemaniako Errepublika Federalarekin batu zen. Hau ere gehikuntza bat izan zen, baina Batasuneko estatu-kideen kopurua handitu gabe.

1992. Batasunaren Ituna edo Maastrichteko Ituna izenpetu zen. Une hartatik aurrera:

– Europako Erkidegoak (EK) Europar Batasuna (EB) izena hartu zuen.

– Ekonomia eta Diru Batasuna abiarazi zen, azken buruan diru edo moneta bakarra ipintzeko: euroa.

– Barne eta kanpo politika bateratzen da.

– Justizia eta segurtasun politika.

– Gizarte politika justuagoa.

1995. Urtarrilaren 1ean laugarren gehikuntza egin zen: Austria, Finlandia eta Suedia sartu ziren EBn.

1997. Amsterdamgo Ituna izenpetu zen, batik bat gizarte politikako hainbat alderdi sakontzen eta polizia-lankidetza handiagoa sustatzen duena.

2001. Nizako Ituna izenpetu zen, elkartearen handitzea zela eta, erakundeak berrantolatzeko.

2002. Euroa, txanponak eta billeteak, zirkulazioan jarri zen.

2004. Maiatzaren 1a. Estonía, Letonía, Lituania, Polonia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Eslovakia, Eslovenia, Malta eta Zipre gehitu zitzaizkion EBri.

2007. Urtarrilaren 1ean Bulgaria eta Errumania sartu ziren EBn.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.