Europar Batasuna (EB) estatuz gaindiko erakunde bat da, eta bere estatu-kideen arteko lotura ekonomikoa eta lankidetza sendotzea ditu helburutzat. Horrez gainera, erakunde berdingabea da bere izaera dinamiko eta ebolutiboagatikĀ sorrera itunetan ageri denez. 1993ko azaroaren 1ean Maastricht-eko Ituna edo Europar Batasuneko Ituna (EBI) indarrean jarri zenez geroztik, Europako Erkidego ohia (EE) Europar Batasuna (EB) bihurtu zen.
Gerora, beste herrialde batzuk gehitu zaizkio Batasunari, eta horiek ere, hasierako kideen gisan, burujabeak dira.