1970ko adin piramidea
Populaketaren adin piramidea aztertzen dugun bakoitzean sexua bitan berezi egiten dugu. Ardatz horizontalean ezkerraldean gizonezkoak daude eta ardatz honen eskuinaldean emakumezkoak. Ardatz bertikalean adina adierazita dago. Formari dagokionez honako hau pirámide itxurakoa (pagoda) dela erran daiteke. Espainiako populazioaren egoera ikasten dugu 70 urtean. Adinari begiratuz sailkapen hirukoitza egin ohi da: gazteak (0-14), helduak (15-65) eta azkenik zaharrak (+ 65).
Gazteei dagokionez (0-15), grafikoak argi adierazten duen moduan jaiotzerakoan gehiago direla gizonezkoak emakumezkoak baino. Gertaera hau naturalki ematen da eta 100 neska jaio orduko 105 mutiko jaiotzen dira. Bestalde, oinari erreparatuz urteak aurrea egin ahala, zera ikus dezakegu: gero eta jaiotza tasa handiagoa dela. Beraz jaiotza tasaren kontrola ez da ematen. Familia plangintza ez da burutzen . Seguruenik emakume tradizional baten aurrean gaudela eta lan munduan ez dagoela murgilduta edo goi mailako ikasketak ez dituela egin. Hori dela eta familia plangintza ez da praktikara eramaten: haurdunaldia aukeratuz,adina atzeratuz,… Oraindik krisialdi ekonomikoa ez da eman edo gutxienez egonkortasuna egonen da, eta ume askorekin familia aurrera ateratzea ez da batere erraza izanen baino bizi mailari gehiegi begiratu gabe ume asko izango dituzte. 1960-75 urteen artean “Baby boom” garaia bezala ezaguna den aldian jaiotza tasaren igoera nabarmena azpimarratu behar da. Gainera ezin dugu ahaztu “Desarrollismoa” bezala ezagutzen izan zen garaiak (1960-75) ekarri zuen garapen ekonomikoa, 1939-59 urte bitarteko autarkiaren ostean.
Helduei dagokienez (15-65) , bi sexuen arteko aldea oraindik badago ere, orekatzen doaz. 40-45 belaunaldiaren artean oreka hori oso berdindua dela ikusten da. Bestalde grafikoan sargune eta atera guneak ikusten dira. Izan ere historian populaketaren bilakaeren ez da beti homogeneoa izan eta hainbat gertaerek baldintzatu dute . Lehenik eta behin, Honen eragina adibidez 16-34 belaunaldi artekoak lirateke. Aurreko urteetan jende gutxiago jaio zela ikusten da argi eta garbi. Sar guneen ildotik Gerrate Zibilaren eragina zuzenean ikusten da grafikoan (1936-39). 30-34 urteko belaunaldiko populaketan ikuste zehazki. Familia handitzea ia ezinezkoa zen gizonezkoak frontean baitzeuden gerraren garaian. Gerrate Zibilaren aurretik egoerari dagokionez, jende gehiago jaiotzen zen, beraz gerrate Zibilak heriotza tasa handia izatea egin zuen jende asko hil baitzen 50 urtekoen artean ikusten da. !918 gripearen eragina hemen ikusten da belaunaldi horretan bertan.
Zaharrei dagokionez (65 baino gehiago) azkar bukatzen direla azpimarratu behar da. Gainera zati honetan emakumeak nagusitzen direla begi bistakoa da eta honen arrazoia hau litzateke: emakumeak biologikoki prestatuagoak daude edo bizimodu tradizionalak ematen dituen baldintzagatik ( tabakismoa,alkoholismoa,estresa,..eza). Hala ere, zahartzaroan azkar hiltzen dira. Bizi itxaropena ez da handia, elikadura kaxkarra eta osasun zerbitzu eskasagatik eta lan baldintza gogorragatik izan da hori. Oraindik oso garatua ez den herrialdearen piramidea izango genuke hau.