Klimograma baten komentarioa

KLIMOGRAMA

Grafiko honetan agertzen zaigu ezkerreko ardatz bertikalean tenperaturen balioa, eskuinekoan berriz prezipitazioak agertzen dira. Ardatz horizontalean berriz hilabeteak agertzen dira.

Klimagrama honen bataz besteko tenperaturan erreparatuz 18,6º dituela oharten gara beraz esan daiteke beroa dela,18, eta 20ren tartean kokatzen delako. Hilabete beroenari begiratuz uztaila  aurkitzen dugu,28º C-ko tenperaturarekin. Beraz esan daiteke uda beroa egiten duela 22º C-tik asko pasatzen delako. Hilabete hotzena ikusiz urtarrila dela ikusten dugu10º C-rekin , beraz esan dezakegu negu suabea duela 10º-tan dagoelako edota negu leuna 10-6º-ren mugan dagoelako. Hilabeterik beroenari hotzen kenduz anplitude termikoa lortzen dugu eta 18º C takoa ateratzen zaigu. Beraz esan daiteke anplitude termiko handia duela 16º-tik pasatzen delako.

Prezipitazioei erreparatuz 534 mm dituela ikusten dugu eta hori urria da (800-300 mm) tartean dagoelako . Hilabetero prezipitazioak bildu izan dira. Euri gehien egiten duen hilabetea abendua da 95 mm botatzen ditu eta gutxien berriz uztailan 2 mm egiten baitu.

Hilabetero euria egiten badu ere udazken,negu eta udaberri partean gehiago botatzen du,udarekin konparatuz.. Lehortasuna aztertzean bost hilabete lehor daudela ikusten dugu,hilabete hauek :maiatza, ekaina,uztaila,abuztua eta iraila dira. Lehortasuna aztertzean begiratzen dugu ea tenperatura noiz den prezipitazioen bikoitza baino gehiago.

Hau dena kontutan hartuta esan daiteke klima mediterranear kontinentalizatua de la eta Extremadura edo Andaluzia Aldecoa dela uste dut. Anplitude termikoa begiratuta, handia denez ez dago zalantzarik (18º). Horretaz gain uda beroa duenez (28 ºc), hegoaldean kokatuta dago eta negua suabea duenez (10ºc)  itsasoko eragina iristen zaiolako gertatzen da hori baita  prezipitazio kopurua urria izanik,nahiko altua izatea (534mm) eta hemen ozeanoko eragina ikusten da neguan prezipitazio gehiago biltzen baita.

Klima honetako ibaiak luzeak dira eta emari handikoak ere izanen dira bokalean, nahiz eta udan agorraldia izaten duten . Kasu honetan ibaiak ur gehien duen momentua abenduan izanen da orduan egiten duelako euri gehien.

Leku honetako landaredia hosto iraunkorreko baso mediterranearra izanen da. Berora eta lehortasunera  ongi egokitua (xerofiloak) eta bertan aurkituko ditugu artea, koniferoak eta bereziki artelatza. Honela angioa osatu da. Bestalde makia eta Garriga ere aurkitu dezakegu,guzti hau sastraka eta arantzadunez osatua. Bertako nekazaritza lehorrekoa izan beharko du ez bada ureztatze sistema erabiltzen eta ardi eta ahuntz abeltzaintzarako  bakarrik izango litzateke aproposa.

2 comments

    • Elisa on 2012(e)ko apirilak 24 at 10:41 AM

    Ondo legoke klimograma agertzea, ze ez naiz izan gaia aurkitzeko

    Eskerrik asko

    • jerrando on 2012(e)ko maiatzak 1 at 8:52 PM
      Author

    Arrazoia duzu, eta jarri dut. Eskerrik asko.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.