KLIMOGRAMA BATEN IRUZKINA

KLIMOGRAMA

Klimograma hau aztertzeko orduan tenperaturarekin hasiko gara. Bataz bestekoa 10,40 C. Denez epela dela errango genuke, izan ere 100 C-etatik oso hurbil dagoenez hotza izatetik hurbil dago. Urteko hilabeterik beroena uztaila da 200 C-rekin. Hori dela eta, uda freskoa dela erran dezakegu, ez baita 220 C-tara iristen. Bestalde hilabeterik hotzenari erreparatzen badiogu ikusten dugu urtarrilak 3,20 C dituela, beraz negu hotzak direla ikusten dugu, 60 eta -30 C-n artean aurkitzen baita. Beraz gora behera termiko, hau da hilabeterik beroena eta hotzenaren arteko aldea 16,80 C-takoa denez, oskilapen termiko handiaz hitz egiten dugu.

Prezipitazioen balioak analizatzerakoan lehendabiziko prezipitazio kopurua kontutan hartuko dugu. Urte guzian bildu dira 365 mm, beraz kopuru txikia da, hau da urriak izan direla erran dezakegu, ez baitira inolaz ere 800 mm-tara heltzen. Banaketara aipatzerakoan, hilabete guztietan prezipitazioak eman direla azpimarratuko dugu. Hori bai ez du urtaro guztietan berdin bota. Udaberrian (apirila eta ekaina), udazkenean (iraila eta urria) eta neguan (azaroa eta abendua) gorakada bat ikus daiteke eta udan berriz alderantziz beherakada nabarmena ikusten da, lehortea argi geratuz. Aridotasuna kontutan hartzerakoan hiru hilabetetan ( uztaila, abuztua eta iraila) tenperaturaren balioaren bikoitza prezipitazioen gainetik ikusten da. Lehen aipatutako lehortea agerian utziz.

Esandako guztia kontutan hartuta zer klima mota den errateko moduan gaude. Batez ere anplitude termikoaren balioari begiratuz erran dezakegu klima mediterranear kontinentalizatuaz ari garela, gora behera termiko handiak hori ziurtatzen baitigu. Itsasoaren eraginetik urruntzen garen neurrian tenperatura maximoa eta minimoaren arteko aldea handitzen joaten denez erran dezakegu klima hau barru aldekoa dela. Gainera prezipitazio urriak izatea eta horien banaketa gorabeheratsuak ere aipatutakoa indartzen digu. Hala ere oraindik urrutirago ere iritsi gaitezke zeren eta uda freskoa izanik garbi kokatu dezakegu mesetaren barnean eta negua hotza izanik horrek eramaten gaitu Ipar Azpimesetara. Prezipitazio urriak azaltzerakoan ulertu behar dugu ipar mendebaldetik datozen fronteak dagoeneko hustu egin direla Galiziako eta Leongo mendietan.

Bertako ibaien ezaugarriak aipatzerakoan erran beharko dugu emariaren jatorriari begiratuta nagusituko direla euri erregimenekoak nahiz eta kasu batzuetan elur erregimenekoak eta mistoak ere aurkituko ditugun. Ondorioz neguan emari handiago izango dute eta udan berriz lehortea sumatuko da eta emariaren beheraldia nabarmena izango da.

Azkenik bertako landaredia eskualde bioklimatiko mediterranearrekoa izango da eta horretaz baso hostoiraunkorrekoa izango da. Landareak esklerofiloak eta xerofiloak izango dira, tenperatura kontrakotasunera eta lehortasunera egokituak. Zuhaitz mota arruntena artea eta koniferak izango dira eta bigarren mailako landaredia berriz makia ( arantzadunak eta sastrakak) eta garriga (aurrekoa bezalako baino ahulagoa ) izango da.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.