“Oinarrizko” blogak egiten eta erabiltzen ikasi ondoren, Vblog-era pasatzeko garaia helduko zaigu, ezta?
Asteburu honetan (otsailak 20-21) Bilbon bideoblogei buruz hitz egingo dute eta Internet eta telebistaren arteko harremanak aztertuko dituzte.
Gaia interesatuz gero eta bertara joateko aukerarik ez baduzue, Interneten jarraitzeko moduak aurkituko dituzue…
Blogak, zertarako?
Egun hauetan, aspaldiko paperak ordenean jartzen ari naizela, duela bi urte gordetako artikulu hau aurkitu dut: “Y para que quiero yo un blog si no tengo nada que decir?. Bere mememtoan interesgarria iruditu zitzaidan, eta oraindik ere horrela iruditzen zait, laugarren unitatearen osagarria, “blogak eta irakaskuntza”.
Irudiak, bideoak…
CDan azalduta dago irudia nola txertatu; honekin ez dago arazorik, ezta?
Bideoa txertatzea ere oso erraza da. Aurrekoan bezala, bi modutara egin dezakegu
- Gure ordenagailutik bertatik. Horretarako irudi honetan
sakatzen dugu eta markatutako pausuak jarraitu behar ditugu, besterik ez.
- Sarean beste nonbait jarri ondoren gure mezuan kodea kopiatu edo beste norbaiten bideoa konpartitu. Youtube, Googlevideo, edo blip.tv zerbitzuek aukera eskaintzen digute.
Bigarren hau pausuz pausu (youtuben, besteak antzekoak dira):
- Bideoa aukeratu ondoren, horren kodea kopiatzen dugu, ingelesez badago, embeed edo horrelako zerbait jarriko du.
- Blogger-en “edicion de HTML” aukeratuko dugu eta bideoa kopiatu nahi dugun tokian itsatsiko dugu.
- Jexux! html, ulertezina! Non txertatu? Trukotxo bat hitz bat bi aldiz idatzi eta horien artean itsatsi:

Orain “edicion html” horretan bi hitz horiek bilatu eta kurtsorea erdian jarri
Hemen itsatsi lehen kopiatu dugun kodea eta kitto!
- Ezer ez ikusi arren, “vista previan” azalduko zaizue:
mendi
Bukatzen duzuenean, bi hitz horiek ezabatu eta hortxe duzue zuen bideoa, elegante-elegante.
Lanean jarraitzeko
Ikastaroan landutakoa oinarrizkoa da lanean hasteko. Jarraitu nahi baduzue blogetan aurkituko duzue informazio gehiago, adibidez:
- Cnice. Monográfico blogs en la educación
- Educastur. comunidad educativa de blogs
- Blogmundi: consejos para blogs
- Blogger buster (ingelesez)
- 10 Articles All Bloggers Should Read (at least once)
- Blogger for word
Besterik ezagutzen al duzue?
Blogaren atalak
Ikusi al duzue hor behean, eskuinean azaltzen den atal berri hori? (Reader-en partekatuak)
Bloggerrek eskaintzen duen widget berri bat da eta oso erraza da Google readeretik jartzea. Horretarako, gure Googlereader jario irakurlean item batzuk konpartitu behar ditugu, post bakoitzaren kuadroan, beheko partean azaltzen den iruditxo honetan:
Sakatzen dugunean, horrelako itxura hartuko du:
Ondoren, “tus elementos compartidos” joango gara eta bertan “coloca un clip en tu sitio o blog”
Bertan pausuz pausu adierazten digu nola egin. Saia zaitezte eta ikusiko duzue zein erraza den!
La gran guía de los blogs 2008
Blog famatu batzuk
Aldizkarietan blogei buruzko erreferentziak gero eta maizago irakurtzen ditugu. Berrian, Gaztezulon… askotan batzuk bisitatzeko gomendioa luzatzen dute. Kurtso hasieran, “el Pais Semanal” aldizkarian Nobleza bloguera izenburupean artikulu luze bat argitaratu zuten.
Bertan munduko blogik bisitatuenak zeintzuk ziren azaltzen zen. Honako hauek dira:
- Engadget
- Boing boing
- The Huffinton post (edo horrelako zerbait)
- Life hacker
- Dailykos
- Postsecret
- Icanhaschee…
- Sethgodin
- Perez Hilton
- Kotaku
Jakina, denak ingelesez daude. Ahoskatzea entzun ez badidazue ere, nire maila oso altua ez dela dagoeneko nabarituko duzue. Baten batean harpidetuta nago (eta maiz bisitatzen dut) eta beste batzuk irudi asko dute eta erraz asmatzen da esaten dutena.
Lortuko dugu euskarazko baten bat noizbait goian egotea?
Google reader
Ikastaroaren apunteetan oinarrizko erabilera besterik ez da azaltzen, besteen artean feedak nola inportatu eta esportatu, jarioak konpartitzeko oso inportantea dena.
Ikertzen jarraitzen duzuenean, gauza gehiago aurkituko duzue, adibidez:
- lasterbideak: a (añadir subscripcion) g+d (descubrir ireki) edo e (mezu bat emailen bidez bidaletzeko)
- interesgarriak diren jarioak konpartitzeko aukera (blogean jartzeko, adibidez)
- blog jakin batek zenbat harpidedun ditu?: horretarako, blogaren izena jarri “añadir subscripción” atalean, eta zerrenda azalduko zaizue.
Gainera, ez ahaztu, egunez egun gauza / erabilera berriak gehitzen dira. Aipatu ez dudan baten bat aurkitu al duzue?
Firefox eta explorer
Lehenengo unitatea egiten ari diren batzuek galdetu didate ea Firefox ezinbestez erabili behar duzuen edo Explorrerekin moldatzea badago.
Ikastaroa egiteko ohiko nabigatzailea erabili dezakezue arazorik gabe, baina memento ona izan daiteke Firefox eta bere gehigarriak probatzen hasteko.
Firefox nabigatzialea bera euskaraz egotean gain, euskaldunok baliabide ugari eta ezinbestekoak aurkituko ditugu, benetan. Adibidez:
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Librezale webgunea.
Berrikusketa: Nire iritzia nahi baduzue, post honetan aurkituko duzue (ia honekin batera argitaratu dena!)
RSS nola erabili
CDaren bigarren gaia RSSak nola irakurri dugu. Bideotxo honetan unitatean luze eta zabal azaldutakoa labur eta grafikoki aurkituko duzu (ingelesez dago gaztelaniaz azpitituluekin):
Horrelako bideo gehiago ikusi nahi baduzu, The CommonCraft Shown aurkituko duzu.