Edublogak sortzeko gomendioak

Espiral elkarteak II edublogs saria antolatu du. Partaideek sortu duten blogean, egunez egun, proposamen berriak ikus ditzakegu: eskoletan zertan ari diren, irakasleak, ikasleak…

Bidalitako mezuen artean, batean edublogak idazteko zenbait gomendio aurkituko dugu: Tridecálogo sobre edublogs. Zure bloga argitaratu baino lehen, komenigarria da bertan aipatzen diren atalak berraztertzea.

Denok lanean

Honaino ailegatu bazarete, horrelaxe izan da, ezta?

Bada astebete CDa bidali nuela eta, honez gero denok jasota izango duzue. Horrela ez balitz, email bat bidal iezadazue erabili beharko nukeen helbidearekin eta beste bat helaraziko dizuet.

Bien bitartean, eta materialetan adibide gutxi daudela iruditzen bazaizue, hona hemen beste baliabide batzuk blogak bilatzeko:

  • Technorati: zaharrenetariko bat, etiketak erabiltzen ditu.
  • Google: Blogger-en dagoena + beste batzuk
  • Blogpulse: blog bat baldin badugu, gurera lotura nork egiten duen jakiteko
  • Agregax: etiketetan bilatzeko

Besteren bat?

Blogak

1. unitatean aipatzen ari zareten blog batzuk:

Euskara:

Irakaskuntza:

Internet:

Denetatik:

Eta zuen jario irakurleak egunean izateko zenbait gomendio.

Gehiagorik?